XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), botila zaharretan itsasoratzen ziren mezu galduen antzera, gauza bakar hau azpimarkatzen saiatu naiz: orain arteko lehenago historian ez bezala, mundu-munduan, mundutasun betean, bizi garela, alegia auzo globalean.

Esplorazioen eta aurkikundeen mundu oraindik erabat ezagutu gabea XIX. mendean amaitu zen.

Eta bestela Pentagonoaren eta telebista amerikarren sateliteak hor daude mundutasun hori gogorarazteko.

Hain zuzen mundutasun hau pax americana, Bushen New world order, kapitalismo orokorra eta antzeko etiketa erreakzionarioen laguntzaz saltzen saiatzen ari zaizkigun honetan, mundutasunaren istorioa alderantziz irakurri behar dugu.

Egun mundu guztia konektaturik dago eta beraz meteorologian asmatutako hipotesi hartan bezala, alegia pinpilinpausa efektua deritzona, hemen hegoak mugitu eta Afrikan ekaitz bat sor daiteke.

Beraz, begiak hertsi eta norberaren utopian pentsatze hutsak pinpilinpausaren hegaldiaren efektua du: ekaitz politikoa Bush-land-en.

Edota ene lagun Gerardo Markuleta poeta serioak idatzi duenez: Aho ttikiaz / putz egizan, / abailtzen ditun beti / dekoratuak.

Honetarako gauza bakar batez konturatzea nahikoa dateke, ez garela ez Euskalerrian ezta Kalifornian ere bizi, baizik eta mundu guztira konektaturik dagoen puntu batean.

Beraz, kontuz Eusko Jaurlaritza/ETAz bakarrik arduratzeaz, azkenean gure gobernua lortu dugula pentsatuz, zeren eta Eusko Jaurlaritza izango da =mCd=onald's-i ateak irekiko dizkiona, lanpostuak sortuko dituen betiko aitzakia ekonomikoarekin.

Leizaraneko autobidearekin ere azkenean argumentu antzekoa erabili dute.